Biasteri

 

-Kamerak:

Argazkiak puntako teknologiako kamerekin eta beharrezko gehigarri guztiekin egiten ditugu. Hartara, komunikabideei kalitate handiko irudiak eskaintzen dizkiegu.



-Tratamendua

Argazkilariak berak arduratzen dira beren irudiak tratatzeaz eta hori sumatu egiten da gero irudiaren kalitatean. Argazkilariak dira, izan
ere, irudia egokien tratatu dezaketenak.

-Transmisioa

Irudiak bidaltzeko 20 gune ditugu. Gaur egun oraindik Hego Euskal Herrian ditugu transmisioguneak. Haietatik lau San Mames, Anoeta, Mendizorrotza eta Sadarren ditugu kokatuak. Araba Pabilioian ere badugu konexiogune bat. Beraz, Euskal Herrian futbolean eta saskibaloian jokatzen duten talde handienen irudiak azkar bidal ditzakegu.
Honetaz gain, Bilboko hirigunean ere badugu beste konexiogune bat, informazio asko biltzen
den hiria izaki.



| - Optimizado paraMSIE 4.0 o Superior - | - MSIE 4.0 edo hobeagorako prestatua - | - Optimizer for MSIE 4.0 or next - |  

 

- Argazki Press
Euskal Argazki Agentzia - Agencia Vasca de Fotografia - Basque Image Agency - Agence Basque de Photographie