|
- Argazkipress "Euskal
Argazki Agentzia" Euskal Herri mailako argazki agentzia
da. Oro har komunikabideei, eta, bereziki, idatzizko komunikabideei
ematen diegu zerbitzua. Gure bezero diren komunikabideen ezaugarriak
kontuan hartuta, argazkiak azkar, seguru eta kalitate onenarekin
banatzeko azpiegitura dugu.
|
|
|
|
- Argazkigintzak iraultza handia izan du azkenaldian, eta
iraultza horrek nabarmen eragin du komunikabideen lan egiteko
moduan. Argazkia errebelatzea desagertu egin da, eta, euskarriaren
digitalizazioa dela medio, prozedura osoa erraztu da.
|
|
- Gure lan-taldea bide desberdinetatik etorritako kidez osatua
da, baina denek dituzte honako euzagarri hauek: Komunikabideen
errealitatea zein den badakite, eta Euskal Herria eta bertako
komunikabideak sakon ezagutzen dituzte. Ezaugarri horiek Euskal
Herri osoan txukun lan egiteko gaitasuna ematen diete.
|
|
|
|